OMOREZ
Herriko pestak dira eta
gaiten denak alegera,
iluna utziz bazterrera,
zangoekilan altxa kopeta!
Goazen, goazen
omorez jatzar gaitezela
Goazen, goazen
pestarik ez dago bestela!
Herriko neskatxa guziak
ta andre gazteak ere
gerritik altxako nituzke
hori nai du hoien begiak...
1985.ekoa. Mixel Etcheverry Heletarrak galdeginik egina amerikano aire batean.