Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

BIDEAK LOHI

 

Bide batzu lohitzean

Hesten dira.

Jende onak ez zaiztela

Ez ikara!

 

Ez da bera etorri

Lohi hori

Gure bidetarat!

Bidea hetsiko zela

Ez ginuen uste sobera!

 

Bainan gure bide hoiek

Hesten dira!

 

 

      1977 ekoa. Kantu minbera, kasik etsitua. Iparraldean zartagailuak ezartzen hasi ziren denborakoa. Harritu bainitzan eta arras gogoetatu aterabiderik ezin ikusiz hainbeste alde hortarik. Gogoak etzirelakoan aski argituak...

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987