Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

ASTIRIA MENDIAN

 

Ardiak lerro lerro mendi maldan doatzi

Haize firfira batek deituz gorago beti

Ibai zola erreketan denak lotan sartzen dira

Zoin amultsua zautan gaua jausten mendira.

 

Egunaz ixil bazen gauaz pizten mendia

Belar punta bakotxak nasai dakar bizia

Gaztain ondotan kukiak joiten dauku soinua

Eta izarrekilan pestan dugu zerua.

 

Orroituko naiz beti Arradoiko bazterrez

Horrarat so gelditu bainaiz maiz bi begiez

Baina orai ezin dut zangorik hor finkatu

Bizi bihurri hunek bainau hortik urrundu.

 

 

      Hau, Donazaharreko Mixel Camino gaztearen orroitzapenez egina. Gazte hau Parisen bizi zen eta Euskaldun garbia, handik itzulia bere herrirat. Gitarra joile fina, mutiko argi eta goxoa. Elgarrekin lanean ari behar ginuen kantu sailean. Bainan Hego Ameriketarat egin zuen piaia batean ixtripuz joan zen, oraino gazte gaztea.

      Buruan iragan dut gazte horrek heriotze latzean bere sor herriko bazterrak azken so batean besarkatu zituela. Gauaz.

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987