|
Biziaren altzotik...
URTEZ URTE
MANEX PAGOLA
1941: Landibarre Elizetxean sortua sei haurreko familian. Orai, Urketan bizi Ezkondua. 2 haur. 1965 arte: Apezgai ikasketetan. 1965-67: Aljerian, armada denboran eskola egiten. 1968-69 Bokalen Satec lantegian zakulari, Baionako portuan zamaketari, gero Domintxineko eskolan laguntzaile. 1969-87 Baionan enpleatu.
KANTUGINTZAN
1958: Euskaldun kantu egiten hasten Ustaritzen. 1968: Lehen kantaldi publikoa Donibane Garazin. 1972: Zazpiribai eta Piper Beltx kantu ikusgarriak. 1975: Ortziken kantu ikusgarria. 1978: Kanta-Bi kantu ikusgarria.
HERRI LANETAN
1968-1972 — Enbata oldean lankide. — Ikastolen partaide eta laguntzaletan. — Baionan, Elkar argitaletxearen sortzailetan. — Baxenabarre-Xiberuko eskualdean eta Bastidako kantonamenduko bozetan hautagai euskaldun. —«Argi Bil» batasunaren abiarazle. 1974-1978 — (EHAS) Euskal Herriko Alderdi Sozialistan lankide. — Urketan (Aturri Ondoan) Irrintzina (dantza eta soinu) batasunaren moldatzaile. 1979ean: Aturri aldean kontseilu jeneraleko bozetan hautagai «Ipar Euskal Herriko departamenduaren» alde. 1981 «Gure Irratia»ren sortzailetan eta 3 urtez, urririk, emankizun egile. 1984 «Euskal Herriko Artistak» batasunaren idazkari.
BERE IDAZKIAK
— Herria, Gazte, Txantxikitin, Panpin, Ikasle, Argia, Herriz Herri deitu kaseta eta agerkarietan. — Orreaga antzerkia (galdua) 1958. — «Biba Turisma» 1978.
ENTZUN IKUSKIAK
— «Euskal Herrian gaindi», Akizen 1964. — «Euskaldunen Herrialdeak», Baionan 1975.
Biziaren altzotik... |