Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

BASQUE JE SUIS

 

Xutik joan nintzaneko

Eskolan belauniko,

Ez bainuen aski kasko

Frantsesa ikasteko.

Euskara debekatua:

Hori zen bekatua!

Eta hor nintzan gaizua,

Erdi ahalgetua.

 

            «Basque je suis

            Basque il est

      Nous sommes Euskal Herriko!»

            Ez du balio hortako

            Kexatzea guretako!

 

Matematiketan nintzan

Azkarrena denetan

Ikasirik aspaldian

Ardi kondatzen bordan!

Bainan kondu bakotxeko

Behar zen lerro batto

Eta nik jakin gutixko

Frantsesez erraiteko.

 

Hortik gero naiz ernatu

Eta huni ohartu

Nola gaituzten zafratu

Eta egin afruntu!

Gure gatik omen ziren

Errient hoiek xifritzen

Baina etzuten salatzen

Manua nundik zuten!

 

 

      1867ekoa. Aljerian egina, Euskal Herriari nola emeki emeki ohartu naizen erraiteko. Bai eta nola-irakaskintzan bereziki-gure haur eta gazte asko beren herriari bizkarrez ezartzen dituzten «jakitate aintzinatua»ren izenean.

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987