IZAR BATEN ARGI
Izar baten argi nai nuke ikusi
Gure zeru huntan denen soleigarri
Bainan odei beltzek jan dute zerua
Eta ilun batek hartu du mundua.
Bakotxa ari da bakotxarendako:
Bakarrik artzea zaio segurrago!
Nolaz daike hori bagira gizonak
Eta diogunaz guziak berdinak!
La.a.a-aa
Nai nuke sinetsi nahiz ez den aski
Izarrek argia badutela beti!
Noizbat herri huntan eta mundu osoan
Bizia zaukula izanen hobea.
Bainan haundi hoiek beti hoin bortitzak
Xuri badituzte ere beren hortzak!
Ttipiak ez gaiten gehiago engaina
Huna gaur otoitz bat ikaran egina.
1978.an. Kanta-Bi-rentzat egina. Bakarrik edo bakarkerian, itsukerian, besteeri hetsiz edo beti etxean egonez ez dela neholaz ere bizirik. Ttipietaz baliatzalek partida ederra baitute askorekin!