TELEBIXTA ETA RADIO
1
Euskaldunak gira aspaldiko Herri
Bainan nehork gutik dauku irakatsi
Gure Herriaren berri
Kanpoz eta barnez gaituzte hertsatu
Bai eta zenpatu eta guk holaxet
Burua apaldu!
Telebixta eta radio
Pagatzen ditugu kario
Eta zeren entzuteko?
Parise dela denen xilko.
Telebixta eta radio
Gu guzien enganatzeko
Ez baita ez harritzeko
Balinbagaituzte meneko!
2
Mugaz bertzaldean komedia bera
Ez naiz ez harritzen han ere jabeak
Pariseren kusi baitira!
Madrilen buztana Parisen muturra
Noiz botako dugu gure zangopetik
Horrelako zakurra!
3
Plazako bidean, amaren eskutik
Haur ttipia doa, bi zengoak arin
Herriko ikastolara...
Haur ttipiņo huni
Dugun irakatsi, bai bertzeak bertze
Tresna maltzur horri ez sobera fidatzen!
1975.ean egina. Hoinbeste galde eginik, zentzuak berak manatzen bait du telebixtak kultura eta mintzaira guziak behar dituela zerbitzatu. Eta halere gure hizkuntza eta kultura (dantza, pertsu, antzerki, pilota, edergintza etabar...) beti irrati eta telebixtatik kanpo!