Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

LANIK GABE

 

Lanik gabe den baten

Ezin bizia zer den

Orai behar dut erran.

Izan naiz ate ate

Jaun ainitzen ikusten

Ta lanik ez dut ukan!

 

            Egia da beraz jaunak,

            Nik ditudala hobenak!

            Apezen ganik ere

            Naiz barkamenik gabe!

 

Elizak ez dirade

Falta gure herritan

Bainan bai lantegiak!

Otoitzik nahi bada

Egin eliza hoitan

Hets-kitzue hil hobiak!

 

Lanik gabe naizeno

Denbora ez galtzeko

Krixtok entzun nezala!

Herria lagun dezan

Geroaren bidean

Jaun hoiek ez bezala!

 

 

      1968.ekoa. Ate askotan jo ondoan lan bat aurkitzeko, ez nintzan ere hobeki erori kalonje batekin. Euskal Herrian eskola emaitea baizik ez nion alta eskatzen. «Federik hoberenean», gaixoa, ukan bainuen ezetza.

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987