Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

AGUR MUNDUARI

 

Goizeko ihintzari

Iguzkiak agurra.

Nik ere munduari

Behako bat samurra.

 

 

      I

 

Elizatik airatu da

Argi zeinuaren danga.

Etxetan argia piztu

Huna goiz alba ederra!

 

 

      II

 

Mendi zelai erreketan

Gau ihiziak zaluxko

Kontrabanda utzia du

Beldur da ukan panpako!

 

 

      III

 

Alor landa baztarretan

Bide hauditan bezala

Jendea lanera doa

Zer jan ta edan bertzela?

 

 

      IV

 

Zenbat jendek dute egun

Zoriona jostatuko?

Nun dira haurrak sorturen

Nun bertzeak itzaliko?

 

 

      1962 ean egina, Milafrangan biltzen ziren «Euskaldun Xoriak» deitu udalekuentzat, zerbait berri eskaintzeko haurreri, egin ahala xumeki eta goxoki. Orroitzen naiz, gau batez Mixel Labeguerie zena ere etorri zela bere gitarrarekin uda leku horretarat.

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987