HERRI UKATUAK
Kantu bat Herri ukatueri
ez gaiten lotsa bidean
Aberkideak jeiki baitira
orai milaka denetan.
Gure mintzairak, gure nahiak
Sakatzen ari diren hoiek
Biharkoa zer izan ditaiken
Beldurrak dituzte berek.
Agur Haurride Bretainiako
Kortzo edo katalanak
Saboiar eta Alzaziako
Okzitan eta Frantzikak.
Gudukak lehen erregetzari
Bainan etzen irabazi...
Bertze jaun batzu baitziren jarri
Gu denentzat tantiruri!
Zuhaitzen adar biziak gara
Nolaz ez arta enborra?
Hunen azpian erroak dira
Jo beraz denek horrara!
1980.ekoa. Herri edo aberri zapalduek elgarri gehiago esku eman behar dugula erraiteko egina. Bai Bretoinek, Katalanek, Okzitanoek eta beste hoinbeste aberri biluztuek beren arrangurak elgarrekin agertu behar dituztela... aintzinean etsai bakarra edo berdina gibelarazteko.