KANTA ABERRIA
Kanta zak euskalduna
Kanta zak hire herria,
Kanta zak euskalduna
Hire aberria!
I
Gure mendi zelaiak bakezko jauntzitan,
Etxe xuri gorriak altzotan!
Gur’ ikurrin bandera plaza kaskoetan,
Herritarrak kantuz elizetan!
Horra aberria nola nik utzi dutan,
Kanpo alde joan egunetan!
II
Nere Ama maiteak, nigarra gordetzen
Ttipitik bainuen kexarazten!
Haren bihotz zaurtuan, nik deus ez ikusten,
Haurrak ez baitaki zo egiten,
Amaren iduri Euskadi zait agertzen,
Bainan nik kasurik ez egiten!
III
Euskadi odoletan dute herrestatu,
Ezpata ukalditan puskatu!
Gu Euskadiko semek hor behar ixildu!
Maitatzea omen da bekatu!
Ez eskualduna ez, gaitezen lotsatu,
Ulitxak lehoina aurdiko du!
1969.ekoa. Abertzale kantua. Hor, Euskal Herriaren zorigaitzez beste entseatu naiz erraiterat. Gure borrokak abilki ereman behar direla... lehoina lurrerat ditakela ulitxa bat beharri xilorat igorriz geroz, hortik harat errotzen bait da. Bainan zer ulitxa?