AMETS BATEN HEGALEZ
Amets baten hegalez goaz bidez bide
Herri huntako ume herritarrak maite
Gu ixiltzea batzuk nahiko lukete
Bainan ariko gare zuek erran arte.
La-la-la.
Bihotzez agur hemen diren guzieri
Eta berdin ere jin ez direreni
Gure xedeak dira urrundik ageri
Herri xumetan ere behar dela bizi.
Euskalduna kantari aspaldi errana
Orai nun nahi dabil horren oihartzuna:
Atxik dezagun garbi gure nortasuna
Hortan baita guretzat lehen ontasuna.
1978 ekoa, Kanta-Bi ikusgarriarentzat bereziki egina. Nahiz eta erakutsi zer den euskaldun kantari baten «ikurriña».