Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

EÑAUT BIDEGORRI

 

         Etzian aberatsa,

         Etzian pobrea...

         Bainan haren bihotza

         Zer urrezko kalitza!...

 

 

      I

Jakin duka berria

Eñaut Bidegorri hil dela!

Atzo dena irria,

Nork erran egun hilen zela!

Lurreko itzulia,

Harek egin loreak bezala!

 

 

      II

Gurekin herriz herri,

Pestaz ibili duk frangotan.

Neskek harentzat begi

Hain zukan trebe fandangotan!

Oto batek moztu dik,

Gaixo Eñaut, hogoi urtetan!

 

 

      III

 

Eñauten goraintziak

Zoin bero zitaizken orduan!

Gazte lagun guziak

Baigintuen bere gogoan

Gu hemen utzirik’e

Bera balitz orai zeruan!

 

 

      IV

 

Adixkide bat zer den

Nik bihar dut hori jakinen.

Bihar bakar bakarrik

Eñaut gabe bainaiz gelditzen,

Ai! Eñaut adixkide

Hik baninduk hire ganatzen!

 

 

      1960-61 ekoa. Leon, anaia zena, ixtripuz hil baitzen traktur baten azpian. Laborari eta gazte lerden suharra, biziki ongi akomeatzen ginen gehienetan. Izigarriko mina izan ginuen etxe guzian ezinbertze horrekin.

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987