TTAU TTAU TTAU
Hiruzpalau xerri hazteko
Ez dira denak gizenduko!...
Bat ekarri dut zuendako
Gizenduta berriz hartzeko!...
Zergak direla goitituko...
Ixtantean zer geldituko?...
Aurten galtzak saldu beharko,
Eta galtsoinak berriz noizko?...
Nolaz diren ttipiak ttipi?
Astoak ere hori daki!...
Hoinbertze zama du ibilki
Eta zamak zapatzen beti...
Gizon galantezkoa klika
Eta zoin ederra musika!...
Nik ez dakit nola esplika
Frantziako Errepublika...
Gain hoietan bada arrano
Han daude kasatu artino!...
Bozka hoitan izan zen lano
Bainan dena han oraino!...
Paristar batek dena begi:
Galdegin nun da Behorlegi?...
Ta nik arrapostu polliki:...
Behar ote duzu errosi?
1978.ean egina. Garaziko errepika bat hartuz.
Arrailleria edo erdi trufazko kantu huntan jende xeheak zirtoka ostatuan diozkan erran edo iritzi batzu agertu nahi izan ditut. Jende xeheak ere badu bere jakitatea edo filosofia.