Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

ASKATASUNA

 

Kantu bat balitz bakarra

Gure munduan kantatzeko...

Lau pertsutan kanta niro

Maitasunez denendako.

Bainan gauden geldi geldi

Behatuz gure lurrari

Eta lehenik

Gur’etxetan gaindi...

Gizonak bagare

Posible dea

Denak hortan uztea?

 

                Gizona bihar

                Munduan zehar

                Maitasun bidez abiatuko da zuzentasun legez

                Eta guretzat

                Euskal Herrian

                Zuzentasuna deitua izanen da askatasuna.

 

Zoritxarrez, zonbat Herri

Gu bezala gaizki bizi!

Herri umil garelakotz

Afruntuz gaituzte hazi...

Xuti gaiten xume denak

Ta gu hemen Euskaldunak

Gure borroka ez da ez galdua!

Gizonak bagare,

Posible dea

Denak hortan uztea!

 

 

      1972 ekoa. Kantu «filosofiko-abertzale» bat, nahiz eta barne-min bat aipatu. Zer da lehen? Irabaztea (beraz boterean jartzea) ala irautea, xutik egotea? Zer da lehen? maitasuna ala zuzentasuna?

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987