Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

JEIK’ADI EUSKADI!

 

Jeik’adi Euskadi

      Euskadi jeik’adi!

Mila Euskaldun berri

Hir’alde baigare jarri.

 

 

      1

 

Españolez erraiten: la Patria

Euskaraz aldiz: Aberria

Euskadi ez da nik pentsatia

Harentzat hil da gazteria!

 

Europako mintzaira «garbiena»

Euskadin mintzatzen duguna

Etorri da xutitzeko orena:

Euskadik behar bere zuzena!

 

Egun batez Euskaldun guziak

Bilduko Euskadi berriak

Zuk errazu nungo erregeak

gaituen lotsatuko gazteak!

 

 

      1963.ekoa. Mixel Labeguerie zenaren dizkak arras gostukoak kausiturik bai hitzez bai airez, haren «hari» beretik entseatu nuen kantu hau «aberri» hitza jendetan sarazteko Euskadi hitzarekin batean.

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987