Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

IHESLARIERI

 

 

      I

 

Iluntze epel batean

Heldu zitzaikun berria:

Baionan gertatu zela

Gaitzeko itsuskeria!

Ostatu xume batean

Lau gizon hil zituztela

Ihizi basak bezala

Odol egarririk bazen

Han odola denetan zen!

 

 

      II

 

Hegoaldean baitziren

Arizan hoiek gudukan.

Ihesari eman ziren

Eta gertatu Baionan.

Bainan borroka latz doa

Beti hor etsai gaixtoa

Zokotan berdin gordea

Herri itxura biziak

Suntsitu nahiz guziak!

 

Lauak gizonak

Lauak Euskaldunak!

Gu bezala mintzo zirenak.

Lauak gizonak

Lauak Euskaldunak

Ama baten seme zintzoak!

 

 

      1985 ekoa. Harritu bainintzan, Baionan, Pannecau karrika hortako ostatu adiskide batean mugaz bestaldeko lau iheslari hil hotz bota zituztenean. Eta aspaldi hartze baitute kanturik hoinbertze jasaiten duten gure hego aldeko anai arrebek, ezin bestean.

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987