LANGILEAK BILBON
Langilek elgarri ixilka egun on!
Iguzkia pizu da egun Bilbaon
Jendea karriketan multzoka dago
Langileak borroka dirade hasiko.
Gosea, iluna
Borrokaren sari
Sagarra ondu da
Bainan ez da erori!
Denboran ezpata luze bat omen zen
Zintzur baterat ez errexki hurbiltzen.
Gizona xutik egonen dea hemen?
Bere zuzena baizikan ez du eskatzen.
Garbia baitzen neskatxaren gorputza
Nor egin du haren zikintzeko hutsa?
Langileak ez du itxaropen galdu
Bihar bere semeak ekarriko ditu!
1964-65.ekoa. Airearen parte bat Beņat Sarasolarekin egina.
Kantu horretan erakutsi nahi izan dut nola masa iratzarria zen hegoaldean eta halere ez partida irabazia. Ezin aise konpreni zendako... Gure borrokak ez duelakotz trenkatzeko aski batasunik eta ingurumenik (Internazionalisma eza?).