Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

AURTEN OMEN

 

Aurten omen bildotsak merke

Bildots jalek hala nai dute.

 

Jendea orotan asarre

Arrandak goitituko dire.

 

Baruretan ahoa garbi

Zikin bailezake balu erbi.

 

Mahain batzutan ziliportak

Ez ditazke hain urrun bozkak

 

Heletan Santa Katalina

Hango ostatuen atsegina.

 

Zure bizkarra zoin kilika

Ezkonberri zirela marka.

 

Oilarra kantuz goiz-argiko

Ez nau bederen ikusiko.

 

Paketa ongi estalia

Ikusi nai nioke barnia.

 

Bertzenak nai ditu erdizka

Bainan berean ez ataka!

 

 

      1972 ekoa, airea Xiberukoa, arras airosa, dantzatzen ahal dena. Hitzak Zazpiribai ikusgarriko eginak bazterren airosteko eta arrailleria zerbait ereiteko begiak idekaraziz.

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987