AZKEN DANTZA
Azken dantza hau, maitia zurekin
Nahi zintuzket ereman nerekin.
Bainan gaurko xedea ezin daike betia
Badakit nik ere bihar dela joaitea!
Bego pena hau, etorriko naiz bai berriz
Euskal Herrira.
Bego urte hau, itzuliren naiz betikotz
zure ondora.
Azken dantza hau, ez da sekulako
Zin egina dut, zin egin betiko.
Hemen, gure lurrean, bizi behar dutala!
Hori ez bada, hil hotz jar nadila!
Aljerian nintzanean (1965ean) egina. Nihauren bihotz ilundura batzu ikusiz eta ni bezala izan zitezkeneri pentsatuz. Eta Euskal Herriko hainbeste neska begi maite ederrez orroituz!