Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

EZ ETSI!

 

Euskal Herriak zazpi probintzi

      zazpiak bizi

      ez beraz etsi,

      Bainan kanta!

 

Larrañetik Bilborat

 

Baionatik Iruñarat

      Beti kanta!

      Gure Herri

      Euskal Herri.

 

            Lurreko bazter ederrena

            Jendea ere prestuena

            Hemen badugu kasik dena...

 

            Hori guzia nahi dugu

            Gure haurreri ordeinatu

            Bestela gureak egin du!

 

 

      1986. Abertzale batzuen kaseta batzuetan irakurtu «ideologia fantastiko» batzuen ondorioz egina. Lehenik ez dela egiazko Euskal Herririk zazpi lurraldeak beti batean ikusi gabe bederen.

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987