|
Biziaren altzotik...
BERRIKETARIAK
Berriketariek dute Plaxateian junta Gure herriko kaseta hor moldatzen baita, Damurik ez baitute egiten telebixta Ederra laike orduan gu denen potreta!
Dindirin din din din Baietz atsoekin Mundu guzian da berdin!
Auzoek ez entzuteko ariz hitz erdika Euskaraz eta... anglesez ezpain ausikika Urinean ari dira gatuak milikaka Aise eginen baitu batek umez hameka!
Denek aspaldi dakite Iturburukoa... Maitexek haur baduela bataiatzekoa Haur horren sudurra xuta ala den mokoa Hortan aita nor duken dute trenkatzekoa!
Ez da nor nahi ibiltzen Plaxateikoekin Barne azkarra behar da holako jendekin! Jaun merak ere badaki batzutan nora jin: Kartak hor nahasten ditu bozkak izan aintzin.
1964 ekoa. Landibarreko gazte batzuekin muntatu pesta batzuen gatik, gibeletik, ukan nituen zirika batzu. «Enbata tzar» bat nintzala eta buru muntatzen ari. Baina dena agerian zen! Eta autobus baten bete izan ginen Arrasateko koperatiben ikusten euskaldun pesta horretan bildu diruarekin. Eta Arrasaten jaunak bezala errezebitu gintuen horgo apez buruzagi jakintsunak, Arizmendiarietak!
Biziaren altzotik... |