SUAN ETA NIGARRETAN
Suan eta nigarretan
Ez nagoke erran gabe...
Suan eta nigarretan
Euskaldunak girade,
Denak gure haurride!
Ideki gure bihotza
Lehenik haurrid’en deiadar minari
Hek bezala lot gu ere
Euskaldun zinari!
Egun batez hemen ere
Dorpea izanen baita bizitzea
Ikas dezagun heiekin
Altxatzen Herria
1977.an egina. Ikusiz hoinbertze gazte eta jende adineko zintzo auzitegian herrestatuak edo manifestaldietan zanpatuak edo bat batean hilak! Bereziki hegoaldeari pentsatuz egina. Hemen zinkurinetan ere iragaiten baitugu aise denbora lanean buruz eta bihotzez jokatzeko partez.