ADIOS MAITEA
Adios maitea
Adios lagunak
Etorri da urrun joaitea
Bainan ere agian berriz
Itzultzia.
I
Pietunak ekarri zuenean
Armadarako galdea
Ez nakien nola gorde
Bihotzeko ilun betea
Hor utzi behar bainuen
Ait-ama haurriden xokoa
Ta hoiekin batean
Zu, nere maitea.
II
Bihar zuetarik urrundu-ta
Treinez joanen naizenean
Badakit oraidanik
Zer dukedan nik gogoan
Asteko lan dorpea utzirik
Gazte lagun guziak plazetan
Ta ni berriz hantxetan
Kaserna barnean.
1965 eko udan egina, Brives-eko kaserna militarrean, ahal nolaka. Soldado gai lagunak beren gelan ziren, bakotxak bere irratia entzunez, gogoa ilun aire. Nik ere bai, eta pentsatuz bazitezkela kasu berdinean biga bost izanak, horrela egin nintuen hitz hauk eta bere airea.