Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

AGUR BRETAINIA

 

Agur Bretainia,

Erreinu zeharra,

Aberri haurride,

Gu bezala preso!

Agur Bretainia,

Zure zorigaitza,

Lohi beltzarekin

Zaitzu saminduko!

 

        Zure nortasuna Bretoin izaitea

        Dirudun haundiek badakite zerbait...

        Bainan hoien joko zikina

        Lehertzen da nunbait!...

 

                Pozoindatu behar dute dena!

                Bihar zer izanen da gizona?

 

        Itsasotik biziz, itsasoa heziz

        Gorputz arimetan zaituzte zafratu

        Bainan hoien joko zikina

        Lehertzen da noizbait!...

 

 

      1978 ekoa. Telebixtan ikusi nuen Bretainiako uretan Amoco Cadiz itsas-ontzi famatuaren lehertzea, itsas guzia bere petrolaz hondatzen zuela. Hango arrantzale Bretainiarreri pentsatu nuen eta Bretoin doņu ederreri hurbilduz bezala, aire edo doņu minorrean, prestatu Kanta Bi ikuskarrirako.

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987