|
Biziaren altzotik...
EZ DA BERRIA ENE KANTUA
Ez da berria neure kantua Oinaze hau dut aspaldikoa Ez dut ikusten zuzentasunik Haundiek baitute leherturik Ez eni aipa mendi sainduko zer dohatsurik Noren eskutan dira makilak? Eta norentzat beti nigarrak?
Ez dut ikusten zuzentasunik Ez munduan ez Euskal Herrian Espaņol frantses, bi otso haundi Hor dira nahiz jan gure ardi! Nun dira hemen Herri huntako gizon zuzenak? Noizko dituzte beren ekintzak Ta noizko ere beren otoitzak?
Ez eni aipa mendi sainduko prediku baketsu dohatsurik Presondegitan dagon anaiak Baduke segur bertze ametsik... Gure xedea izan dadila iratzartzeko Euskal Herria ez da zatitzen Nun ez gaituzten guziak hiltzen!
1974.ekoa. Ortziken ikusgarriarentzat asmatua otoitz kexu baten gisarat. Ikusgarri horretan erakutsi nahi baiginuen nola Historian barna galdu dugun Euskaldunek. Galtze horren bilduma bezala moldatu Kantua. Kantu hau begitan zukeen hain segur Lafitte jaun kalonje zenak bere kasetan ostiko bat igorriz gure ikusgarriari, ustez eta Euskal Herri fede gabe bat nahi ginuen eraiki. Ala, espres arizan zen gure alde publizitate gehiago egiteko?
Biziaren altzotik... |