ZIKILIMARRO
1
Oihan beltzean
Orro ta orro!
Nork ez du entzun
Zikilimarro? (Mahu!...)
2
Bardaz gezoztik Zikilimarro
Bere onetan ixilik dago.
Ixilik dago...
Zikilimarro! Ui!
3
Mamu zaharrak ukan du tiro!
Adios beraz Zikilimarro!
Ukan du tiro...
Zikilimarro! Bum...!
4
Ez izan beldur, Pattin, gehiago,
Bardaz geroztik hila baitago.
Hila betiko
Zikilimarro! Ai...!
1962.ekoa. Hau ere haurrentzat egina. Milafrangako «Euskaldun Xoriak» deitu udalekuarentzat. Mamu itsusiez bete mundua haurreri kantuz eta goxoki aipatzeko, lasai diten eta goxoki oherat joan. Hau ere, nere haur denborako mamu batzuez orroituz...