KETI, KETI!
Okilanbordakoek Keti
Ez dutela aise esposatzen!
Alta gure herritan ez da hola
Ardurenian gertatzen!
I
Neska kriketa zitzeien goiti heldu
Eta jadanik zonbat espantu!
Herrian oro zitzaizkon tonto batzu:
Guziak kondatuz bera salbu!
II
Sukar demendren bat ziona eskaini,
Paristar batek behin Ketiri:
Hiru-lau urtez ez ginuen ikusi,
Haur bat eginik Parisen da bizi!
III
Okilanbordan ez dira ez ahalge,
Beren alaba saldurik hoin merke,
Dena holakoz omen dugu Parise
Gizonen hortarik ezin ase!
IV
Okilanbordako Keti horrek daki
Parisen gauzak zoin diren argi
Gizonkia bai karriketan nasaiki,
Gizon bakar bat bailuke aski.
1979.ekoa. Euskaldunentzat ere on izanen zen neska batek utzi gintuen eta hor gaindi joan. Etxekoak ez aski goiz axolarik.