Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

ZAUDE IXILIK

 

            Zaude ixilik

            Ez erran eni

            Otoi haurkeriarik!

            Zaude ixilik

            Ez erran eni

            Otoi hala ez denik!

 

 

      I

 

Herriko bestak direnian gazteriari

Zaharrek egiten dute bai irri!

Ahantzia dute berak direla ibili

Gu baino harroago ainitz aldi!

 

 

      II

 

Lehenago apezaren beldurrez baitziren

Anjeluseko neskak etxeratzen...

Apeza lehen xaharrek adiskide zuten

Gazteak hola ziren seriosten!

 

 

      III

 

Guk dantzatu nahi badugu goizalderaino

Zaharrek zer dute hor ikusteko?

Gure buruen ibiltzea gure gain dago

Zer gira lehen baino gibelago!

 

 

      IV

 

Mundu berri bat ari zeraukula egiten

Denek ez dute bertzerik erraiten!

Geroari eskuz esku bagina joaiten

Guk besterik ez dugu deus galdatzen!

 

 

      1965.ekoa. Zahar gazteen artekoaz. Orroitzen naiz urte haietan zainduak ziren bertutearen urratsak.

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987