MENDIKO BORDA
Peiok igorria mendiko borda ez saltzeko
Behar bazen diru hark bazuela laguntzeko.
Peiok igorria otoi otoi ez barkatzeko
Arbasoena den ontasun hori ez saltzeko...
Peioren otoitza mendiko borda geldi dadin
bertzerik ezinez bederen herritar batekin...
Bainan ez dira hortarik ari
Notario eta agentzia
Ez ere horrek asetzen
Promotoren gosea!
Betonez kargatuko dituzte gure bazterrak
Eta bankoan hantuko beren kondu ederrak!
Ote larre ta borda,
Beti hortik hasten da!
Behin saldua saldu,
Betikotzat galdu!
1975-76.ekoa. Urketan lapurtar etxe zahar bat buldozzer batekin uzkailita ziloan ikusi dutanean. Han su eman baitzioten mazoutaz ontsa busti eta, erostun berriek. Jabe xaharrak familia xume barreatu bat... Euskaldunak!