Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

MATTIN KOKIN

 

Auzoko baratzean

Ibili naiz frangotan

Mertxika ontu jaten.

Josefinaren gatik

Ez nuen nik beldurrik

Bainintzan eskapatzen.

 

            Hortakotz nere omena

            Ezta ez nihun eztena

            Mattin kokin dut nik izena!

 

Josefinen alaba

Zer neskato xarmanta

Neretako segurik.

Selauruko atea

Ahanzten du hestea

Zertako baitakit nik!

 

Josefinen alaba

Izanen zen serora

Nik ez banu deus egin.

Jaun ertora geroztik

Kofesio xilotik

Jarri zaut ulitxekin!

 

 

      1972.ekoa. Irri eginaraztekoa hau ere, haur denborako ondoko orroitzapen maitagarri batzuez hornitua.

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987