Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

IZOTZEZ

 

Izotzak kuxkurtua du ibarra

Landa bazterretan nausitzen ari da laparra

Aiten etxaldea uzten dute joaiten lurrera...

 

Zuhaitzak eihartzen aldaxketarik

Haurrek ez dakite gehiago Aiten mintzairarik

Zer ari gare bada galduak bide hortarik!

 

Euskaldun edo Bretoin edo Kortza...

Min bizi berdinak ari dauku jaten bihotza

Elgarrekin bederen dugun altxa gure botza.

 

 

      1978.ekoa. Kanta-Bi-ientzat. Etxea, haurra, mundua, hiru ozketan ezarriz pentsamendua. Ez garela Euskaldunak madarikatuak, guk dugun zorigaitza badela ere beste herrialde batzutan. Beraz elgar «konsulta» dezagun gutienez eta elgar esku eman zinez aintzinatzeko.

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987