MUNDUKO BIDETAN
Munduko bidetan elgarri zer erran?
Munduko bidetan gizonen artean...!
I
Ni ez naiz ez zuk uste duzun etsaia
Hasi gaiten solastatzen
Elgarren ezagutzen.
II
Iguzkiak sortaldetik agertzean
Sartaldera du bidea
Hau aspaldikoa.
III
Lore bat da gure etxean ere lore
Azkatasuna guk ere
Dugu maite!
1969-70.ekoa. Kantari abertzalea beste jende bat bezalakoa da, ez besteak baino gaixtoagoa, eta kantatzen duena ura, lurra, iguzkia eta lilia bezain argi eta xinpleak dira... eta beharrezkoak!