AGUR ESKUAL-HERRIA
Mendi gainetarik agur
Eskual Herria!
Xuri, perde, gorri,
Agur sor lekua!
Holaxe duzu eskaintzen
Beti zure irria,
Mendez mende baituzu atxiki,
Zure mintzaira garbia,
Hortakotz zaude egun ere
Osoki Eskual-Herria!
Itsas bazterretik ere
Agur sor lekua!
Zurekin daukazu
Itsaso haundiaren oihua!
Itsasoz itsaso, egin duzu bide
Amerika eta indietan barna,
Agur sor lekua!
Elkano zure semeak
Egin zuen lehen aldiarendako
Munduaren itzulia!
San Frantses’ek aldiz
Jakin arazi urrunera,
Kristoren mezu berria!
Zure mintzo garbiaren gatik,
Zure bihotz zabalaren gatik,
Agur Eskual-Herria!
1963 ekoa. Akizeko seminarioan ginelarik lau bost ikasleen artean muntatu ginuen Euskal Herrian gaindi izeneko entzun-ikuski bat diapositiba eta manetofona batekin. Emanaldi horrentzat Euskal Herriaren bilduma agertzeko bezala.