Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

ALEGERA

 

Alegera, alegera, alegera,

Deitzen gira,

Gora ametsen kafira,

Gora Uztaritze Gora!

 

 

      I

 

Uztaritzeko kaskotik hegaldatu dira

Gazte lerden airos batzu segur alegera.

Bihotz barnea dena su, buru gaina gora,

Euskal Herrian pizteko lehengo kar hura!

 

 

      II

 

Guri beha dauden gaztek konpreni dezaten,

Batasun azkar batean zer egin ditaiken:

Gure xede beroenak ditugu kantatzen

Elgar lagunduz nun nahi zeruan sar gaiten!

 

 

      Hau, 1958 ekoa, nere kantu lehena, orai beharbada, moda xaharreko egiten duena. Ustaritzeko San Frantses kolejioan muntatu ginuen antzerki eta kantu taldearen «kantu!» bezala. Gure talde hori «Alegera» deitzen baitzen ere...

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987