SAN PRUDENTZIO
Saindu zahar bi zerutik,
Entzunak ditut lurretik:
Nahaspilla dutela han
Ez jakin errege nor eman!
San Prudentzio, San Agustin
Biak bedera bizarrekin!
Zerutik lurrera daude:
Berdin denetz hemen ere?
Lapurdin eliza batean
apez xahar bat otoitzean:
«Gaitzazu lagunt San Agustin,
Petan lodi auzapez ez dadin!»
Euskal Herrietako mina
«Mari gaixto» deitzen duguna,
Belarrean egin haurrekin
Ukanen dugu bai zer egin!
1975.ekoa. Sorgin-otoitz baten pareko egina, otoitz guziak ez direla hain garbiak, zuzentasunarekin nahasiz herra, gauzak batzutan erroz gora direla ere ez ikusi nahi!