BEDERATZÜGARREN KAPITÜLIA
Patron saintiez, eta gure aingürü begirariaz
G: Eliza bat bederak zergatik dü patron bat?
I: Kristier berthütiaren mulde baten emaiteko zoñek biziki pizten baitütü hari jarraikitera.
G: Orotan gainti zeri sogin eta jarraiki behar dügü gure patron saintian?
I: Halakoan. Heben katexima erran eraziten zianak nori bere patron saintiaren berthüte berhezi zonbait zeñharatüren deritze, zoin haurrer onsa ikhas erazirik, goza eraziren baiteritze.
G: Eta egia deia Jinkoak nori bere aingürü begirari eman deriküla?
I: Bai: Eskritüra saintiak erakasten derikü aimgüriak igorri zaizküla gure salbatzen ürgaztera, eta badirela ez solamens erresümen, eta herrien, bena bai ere jente bat bederaren begiran ezari direnak.
G: Zer gozo idokiteko dügü egia hontarik?
I: Jinkoaren hontarzünaren ezagütze handi baten ükheitia.
G: Eta zer orano?
I: Kristi güziak onsa ohoratü behar dütügüla, haur txipietrano, zoñek aingüriek bethi Jinkoa ikhusten baitie. Mat. 18.
G: Zer gehiago?
Aingürü saintiaren peretxü handi bat ükhen, zoin gure begiran baitaukü aldirian, eta haur ez erreus bekhatü batez ere.
G: Eta azkenekoz?
I: Erein ardüra othoitz saintiak Jinkoaren aitzinian, eta gomenda gure aingürü honer, hurak plazer dütienen eroan haren althare bethierekoala, inxensü ürrin honetakoa bezala. Apoc. 8.
|