HIRURGARREN KAPITÜLIA
Jondane Petiri eta Paule, apostolien bestako
G: Zoin besta egün ohoratzen dügü?
I: Iondane Petiri eta Paule apostolien bi prinzena.
G: Hoien besta zergatik ber egünian begiratzen da?
I: Zeren hoiek egün honeki egiaz martir algarreki hil erazi baitzütien; eta hek bere odolaz Errümeko Eliza gorritürik haur ohatü; beste eliza ororen büria izan behar zialakoz.
G: Zergatik hark besten büria izan behar zian?
I: Zeren Jinkoak haitatü baitzian Errümeko hiria mündüko handiena, han Iondane Petiriren jargiaren lanthatzeko, zoin Jesüs-Kristek ororen, gehien ezari baitzian.
G: Zertan dago Errümeko Elizaren gehiengoa?
I: Jinkoak haur ezari dü, Eliza güzien ama, eta egiaren begirari handiena izateko.
G: Zertan orano?
I: Beste eliza orok honeki bat bethi izan behar die.
G: Kristi güziek, Aita Saintiari zer zor derie?
I: Obedienzia egiazko bat, haur Iondane Petiriren ondokoa, eta Eliza güziaren haxia egarten dian büria delakoz.
G: Zer zen Iondane Paule?
I: Farisien iakinsü bat, hatsarrian Ebanjelioaren etsai gaitz bat, bena gero honen predikari goriena.
G: Zergatik Iesüs-Kristek haur mirakülü hain handi batez kristi egin nahi ükhen zian?
I: Hontan ager eraziteko bere graziaren, eta amorekatik orok honen erranak hobeki sinhets litzen.
G: Nork haur egin dü apostolü?
I: Iesüs-Krist arrapiztiak.
G: Zertako güziz Jinkoak deitü dü?
I: Ebanjelioaren paganoer erakasteko.
G: Zer izkiribatü dü?
I: Hamalaur letera miragarri.
G: Zer martirioz hil erazi zien?
I: Ebaki zerien büria.
G: Eta Iondane Petiri?
I: Haur kürütxiaren itzatü zien; bena bere hil eraziliak othoitü zütian, hoñez, gora ezar lezen; etzialakoz Iesüs-Krist bezala hil merexi.
G: Iondane Petirik zer izkiribatü dü?
I: Bi letera eder ezinago.
G: Zer ikhasteko dügü apostolü saintü hoietarik?
I: Iesüs-Kristen maithatzia; hil harentako behar bada; eta honen ohoriaren bethi aitzinatzia, iagoitik akhitü gabe.
|