www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Katexima labürra
Athanase Belapeire
1696, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Catechima laburra eta Jesus-Christ goure Ginco Jaunaren eçagutcia, salvatu içateco, Athanase Belapeyre (Jean Jouis Davanten edizioa). Euskaltzaindia, 1983.

 

 

aurrekoa hurrengoa

13. igantian

 

ZORTZIGARREN KAPITÜLIA

Bertüte theologal, eta kardinalez

 

        G: Zonbat berthüte gehien dira?

        I: Zazpi: hirur teologal, eta laur kardinal.

        G: Zoin dira teologalak?

        I: Fedia, esparantxa, eta karitatia.

        G: Zergatik deitzen dütüzü teologalak?

        I: Jinkoari xüxen sogiten derielakoz.

        G: Zer da fedia?

        I: Jinkoak emaiten derikün dohain bat, zoñek sinhets eraziten baiterizkü osoki, Jinkoak bere Elizari erran deritzonak oro.

        G: Zer da esparantxa?

        I: Berthüte bat, zoinzaz ügürükiten baitügü Jinkoak hitz eman derizkün hon güziak.

        G: Zer da karitatia?

        I: Berthüte bat, zoinzaz maithatzen baitügü gaiza ororen gainetik, beraren amorekatik; eta gure kristi lagüna gihaur bezala Jinkoa gatik.

        G: Nola orai berian erakuts ziniro Paradüsiaz düzün sinhestia?

        I: Ene Jinkoa, zinez sinhesten dizüt badela Paradüsü bat jente perestien, zihaurk erran düzülakoz.

        G: Nola erakuts ziniro zure bekhatien parkamentia ügürükiten düzüla?

        I: Ene Jinkoa! Esperantxa dizüt parkatüren deriztadazüla ene bekhatiak; oro hon, ahalsü, eta hitz emanen edükile zirelakoz.

        G: Nola erakuts ziniro Jinkoa maite düzüla?

        I: Ene Jinkoa! Bihotz osoz orotako maitena zütüt, hontarzünak oro zütan direlakoz.

        G: Zoin dira berthüte kardinalak?

        I: Prüdenzia, jüstizia, tenperanzia, eta indarra.

 

aurrekoa hurrengoa