11. igantian
HOGEI ETA HAMAIRURGARREN KAPITÜLIA
Jinkoari othoitü beharraz
G: Aski deia fedezko misterio eta egien sinhestia, kristi hon eta salbatü izateko?
I: Ez: obra honak orano egin behar dira, eta egünak perestüki igaran.
G: Tenporaren onsa igareiteko, zer egin behar dü kristiak?
I: Behinere hutsik gabe goiz arratsez Jinkoa othoitü, hari nork bere lana eskentü, eta güziak egin hari laket izateko, eta haren gloria handienaren diren.
G: Hanbat behar dügia goiz arrats oroz Jinkoa othoitü?
I: Bai salbatü nahi bagira, eta Jinkoaren benedizioniak jin dakizkün.
G: Nola behar da Jinkoa othoitü?
I: Hur benedikatiareki ahalaz zeñhatürik, belhañez belhariko kürütxe, edo Jesüs Jaunaren, edo Andre Dana Mariaren imajina baten aitzinian.
G: Ezteia aski Jinkoaren othoitzia ohian, züti edo beztitzian?
I: Etzaio hala emaiten Jinkoari zor deriogün ohoria.
G: Zergatik beraz bi belhañez belhariko?
I: Zeren Jinkoari minzo baikira, eta Jesüsek bere Aita belhariko othoitü baitü, guri erakusteko, berhala egin behar dügüla.
G: Belhariko iartiaz norbaitek erri egin balizazü ützi behar deia hala othoitzia?
I: Ez: zeren Jesüs gure Jaunak erran baitü, nork ere ahalke baitüke haren ohoratzera jenten aitzinian, hark ere ahalke dükiala haien Aitaren aitzinian bere haurretan ezagützera.
G: Egiteko lehiatürik bagünü, goizan Jinkoaren othoitziari huts egin ahal giniroa?
I: Ez: gure egitekorik handiena delakoz gure arimaren salbatzia.
G: Egüneko lanez akhitü bagina, Jinkoa othoitü gabe etzan ahal gitakia?
I: Ez: hanbat pena gure korpitzaren hartürik, zerbait, gure arimaren salbatzeko egin dezagün, nahi dü arrazoak.
G: Kristi güziek goiz arrats Jinkoa othoitü behar dieia?
I: Bai aita amek haurrek bezala: bürzagi bürzagisek, mithil neskatoek, praube, aberats, handi txipi orok.
G: Bekhatü handi deia, hilebeten eta urthen igaraitia, zonbait ari diren bezala, Jinkoa othoitü gabe?
I: Bai halakoek erakusten die Jinkoa mesperetxatzen diela, eta eztiela haren axola, salbatü izateko.
G: Jinkoa goiz arrats oroz othoitzen diener, zer frütü eta benedikzione Zelütik helzen zaitze?
I: Hura dükeie bide bat Jinkoaren grazian iraiteko, bekhatiala ez erorteko, edo ez hartan baratzeko, bena bai hartarik laster elkiteko, hilziaren beldür ez izateko, eta bethi adelatürik egoiteko, Jinkoaren jüjamentiala agertzeko.
|