20. igantian
Katexima gañekoa erran ürhentü datianian
GÜZIA HONLA LABÜRKIAGO BILDÜ BEHAR DA
G: Zergatik gira mündü hontan?
I: Jinkoaren ezagützeko, maithatzeko, eta zerbütxatzeko; hala Paradüsiaren irabazteko.
G: Zer da Jinkoa?
I: Zeliaren eta lürraren egilia, eta gaiza ororen Jauna.
G: Zonbat Jinko da?
I: Ezta bat baizik.
G: Zonbat persona dira Jinkoatan?
I: Hirur; zoin baitira Aita, Semia, eta Espiritü Saintia.
G: Hirur personetarik zoin gizon egin da?
I: Jinko semia bera.
G: Nun gizon egin da?
I: Maria Birjina Saintiaren sabelian, eta sorthü Betleemen barrüki batetan egüberri bezpera gai minian.
G: Nola deithü da gizontüz geroz?
I: Jesüs-Krist.
G: Zergatik gizon egin da?
I: Jenete güzien arrerosi eta salbatü nahiz.
G: Nola arrerosi dütü?
I: Kürütxian hilziaz, eta Bazkoz arrapiztü da; Salbatorez Paradüsiala igan; Pentekostez igorri Espiritü Saintia Eliza Sainta gana; eta Zelütik iaitsiren da mündiaren ürhenziari jente ororen iüjatzera.
G: Zer da althareko sakramentü saintian?
I: Jesüs-Krist osorik, diot haren korpitza, haren odola, haren arima, eta haren jinkotarzüna ogiaren eta mahatsanoaren üdürien pian.
G: Mirakülü hori onsa sinhesten düzia?
I: Bai zinez, Jinkoak hala nahi eta erran dialakoz.
G: Hori sinhesten eztiana, salbatüren deia?
I: Ez batere.
G: Sinhestia aski deia?
I: Ez, Jinkoatan esparantxa ükhen behar dügü, hura goriki maithatü, eta zerbütxatü.
G: Erakats izagüzü zer den esparantxa.
I: Ene Jinkoa! Egürükiten dizüt Paradüsia, zure eta Elizako manien begiratzez, honla hura hitz eman deritazülakoz.
G: Erakats izagüzü, zer den Jinkoaren maithatzia.
I: Ene Jinkoa! Beste gaizak oro beno maitiago zütüt zihaurgatik; eta ene kristi lagüna nihaur bezala, horik biak manatü deriztazülakoz.
G: Zer da Jinkoaren zerbütxatzia?
I: Jinkoaren eta Elizako manü saintien begiratzia.
G: Jinkoak zer emaiten derie bere manien egiler?
I: Paradüsia.
G: Eta hurak hausten dütianer?
I: Ifernüko sühalamak, hil beno lehen bere bekhatiak parkatü ezpazaitze.
G: Zer egin behar da, bere bekhatien parkamentiaren ükheiteko?
I: Oroz onsa kofesatü ahalik sarriena eta anhartio hetzaz dolü handi bat hartü.
G: Erakatsazü, zer den dolü hon hori?
I: Ene Jinkoa! Biziki ahalke eta dolü dizüt, zuri ogen eginez, hontarzüna bera zirelakoz, oro kofesatüren zitizüt ahalaz onsa, eta enüzü gehiago gaitziala eroriren.
|