7. igantian
ZAZPIGARREN KAPITÜLIA
Aparizio ondoko Iganteko,
Jesü-Kristen batheyün gañen; eta hurez mahatsano eginaz
G: Erran zenerikün igaran egüna erregeren adorazionia beno lehen, Elizak orano ohoratzen zütiala beste bi misterio, zointan Jesüs-Kristen indarra ageri baitzen, zoin dira hoiek?
I: Bata da Jesüs Jaunaren betheiatü izatia.
G: Zer adin zian batheiatü izan zenian?
I: Hogei eta hamar urtheren üngürünia.
G: Nork batheiatü zian?
I: Jondane Johane Batistak.
G: Batheyiak zer zeñharatzen zian?
I: Penitenzia, eta bekhatien parkamentia erran nahi zian.
G: Jesüs-Kristek batheiatü beharra ziana?
I: Ez; hura saintütarzüna bera zenaz geroz.
G: Zergatik beraz batheiatü nahi izan da?
I: Bekhatiaren itxuraren ekharteko zoñen xahatzera jiten baitzen.
G: Zergatik orano?
I: Batheyiaren ezarteko saintifikatzeko.
G: Zer heltü zen Jesüs Kristen batheyiaren ohoratsiagorik?
I: Gañeko minzo bat zoñek baitzioan, haur da ene seme maitia, zointan onsa laketü bainiz.
G: Zer igaran zen gehiago ordian?
I: Espiritü saintia jaitsi zen Jesüs Kristen gaña, urzo batenm üdürian.
G: Zergatik hala?
I: Jesüs Kristen emetarzünaren erakusteko.
G: Gaiza hoiek orok zer zeñharatzen zien?
I: Batheyian: Jinkoatan diren hirur personen batarzüna, eta agertzia.
G: Nola hori?
I: Aita ageri da minzatzian; Semia berartan; eta Espiritü Saintia urzoaren üdürian.
G: Zoin da orhitzen zaikün beste mirakülia?
I: Hurez mahatsano egitia Kanako ezteietan, Galileako herrian.
G: Huraren mahatsanoala ützülze honek zer zeñharatzen zian?
I: Erran nahi zian Moisaren legiaren ützülzia gure Ebanjelio saintiala.
G: Zer beraz zeñharatzen zian mahatsanoak?
I: Jinkoaren haurrek Jesüs-Kristen graziatik jiten zaien alageranzia espirituala, eta gar saintia.
G: Mirakülü honek nola ager erazi zian Jesüs Krist?
I: Zeren haur baitzen haren lehen mirakülia, eta ordian haren diszipüliek hartan sinheste hartü baitzien, Jondane Johaneren Ebanjelioak dioan bezala.
G: Hanbat gaiza miragarriren ohoratzeko, zer egin behar da?
I: Orhitü gure batheyiaz, eta hartan Jinkoari hitz emanak berritü.
G: Nola hori?
I: Berriz hitz emaiten gogo honez Jesü-Kristetan sinheste oso bat ükhen nahi dügüla.
G: Eta zer gehiago?
I: Mündüko gora behera güziak üzten dütügüla, bizitze gaistoak, eta gañelako Debriaren aholkiak.
|