27. igantian
HEMERETZÜGARREN KAPITÜLIA
Ordenaz
1.Tim. 4. v. 14. 2. Tim. 2. v. 5. Hebr. 5. v. 4.5.
G: Zer da ordena?
I: Jaun apezküpiak emaiten dian sakramentü bat; zoñek Eliza gizoner bere eginbide saintian, eta sakrifizioen egiteko, baita odolaren bester sakramentü saintien emaiteko ahala baiterie.
G: Zonbat ordenü da?
I: Zazpi: apeztarzüna, diakretarzüna, sudiakretarzüna, akolita, exorzista, irakurzale, eta borthaalzaingoa.
G: Tonsüra ordenü bat deia?
I: Ez, ordenetara adelü bat baizik.
G: Har diroia tonsüra, ordenü sakratiak hartü gogo eztütianak?
I: Eztiro bekhatü egin gabe.
|