HOGEIGARREN KAPITÜLIA
Ezkonziaz
Ephes. 5. v. 32.
G: Zer da Ezkonzia?
I: Sakramentü bat; zoinzaz Jinkoak gizona eta emaztia algarganatzen baitütü maiteki eta bakez bizitzeko; haur ükheiteko, eta haien Jinkoaren zerbütxian hazteko, eman nahi baiterie.
G: Zer egiten dü Ezkonzia sakramentü?
I: Ezkonzen diren bien hitzez, edo zonbait beste ageri den zeñharez jaun erretoraren, edo haren lekhükoaren, eta laur iakileren aitzinian, algar senhar eta emazte hartzen diela erraitiak.
G: Zer zor derio senharrak emaztiari?
I: Maitetarzün, fidelitate, eta ürgaztia.
G: Zer zor derio emaztiak bere senharrari?
I: Maitetarzün berhala, fidelitate, ohore, eta haren manü pian bizitzia.
G: Zertatik da sakramentü Ezkonzia?
I: Jesüs-Kristen, eta Elizaren batarzünaren zeñharia delakoz.
G: Nola adelatü behar da Ezkonziala?
I: Bere askazi, adizkide, eta gehiener hartzaz ezagütze emanik, hirur kridak eraginik, hetarik Elizako iabek solthatzen ezpadie: onsa ere kofesa, eta korpitz saintia errezebitürik.
G: Zer adinetan ihor ezkont daite?
I: Mithilkoak hamalaur urthiak bethez geroz, eta neskatilak hamabi bethe ondoan.
G: Ihor ezkont daitia noreki nahi?
I: Ez solthü ezpada; ez ere askazi, ez aliatieki laur garren belhagian direno, Elizako jaben solthüra gabe. Ez eta lehen edo bigarrenian bekhatiak aliatü dütianak.
|