ZAZPIGARREN KAPITÜLIA
Urtheko laur tenporez, eta bijiliez
G: Urtheko laur tenporen barurak zergatik manatü dira?
I: Jinkoari ohereskatzeko urtheko saso ororen.
G: Zergatik hirur barur saso kal?
I: Barur bat da urtheko hilebete bat bederaren.
G: Ordenü sakratiak tenpora hoietan emaiten dira?
I: Eliza zerbütxatzen da orok ohorez barurtzen dien ordü honzaz, ardiesteko graziaren altharer eman dakitzen, hoiek merexi dütien zerbütxari honak.
G: Kristiek orano erran behar dütieia othoitz bereberak, ordenü saintiak onsa har ditian?
I: Bai: haien egiten direnaz geroz, Jinkoa othoitü behar die, hurak benedika ditzan.
G: Zergatik barurtzen dütügü besta handien bezperak?
I: Zeren bizitze hontan penitenzia algarganatü behar baitügü boztarioareki.
G: Daigün bizitzia nolako date?
I: Alageranzia oso bat, eta besta bethiereko bat.
|