www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Katexima labürra
Athanase Belapeire
1696, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Catechima laburra eta Jesus-Christ goure Ginco Jaunaren eçagutcia, salvatu içateco, Athanase Belapeyre (Jean Jouis Davanten edizioa). Euskaltzaindia, 1983.

 

 

aurrekoa hurrengoa

17. igantian

 

HOGEI ETA HAMAZORTZIGARREN KAPITÜLIA

Zeremoniez

 

        G: Zergatik dira Elizako zeremonia saintiak?

        I: Nola espiritüz eta korpitzez eginak baikira, gure Ama Eliza Saintak Jinkoaren misterio gorak haren haurren begier miragarriago erakutsirik, nahi dü mündüko gaizek ürgatz dezen gure flakezia, Zelükoez hobeki sinhesteko eta maithatzeko.

        G: Nork manatü dütü zeremonia saintiak?

        I: Haboroak Jesüs-Kristek berak, piztüz geroz berrogei egünez Zelialat igan artio, bere apostolier minzo zeno Jinkoaren erresümaz, erran nahi da Elizaz.

        G: Espiritü Saintiak erakatsi dia hoietarik zonbait?

        I: Bai honek düda gabe gidatzen dü Eliza, eta egia güziak erakasten deritzo.

        G: Elizako gaiza benedikatü orok nontik hartzen dütie bere indarrak?

        I: Jinkoa ganik, zeren Jondane -Paulek baitio, kratüra güziak santifikatzen direla Jinkoaren hitzaz eta othoitziaz.

        G: Zergatik khanderaillüz benediaktzen dira khanderak?

        I: Gure orhit eraziteko Andre Dana Mariaren xahütarzünaz eta karitatiaz haren besta handi hontan, haren semiaren jinkotarzünaz zoñek fede gabiak argitzen baitütü, nola bizi behar dügün, eta gure egitek besten mirail izan behar diela; merexitü ere Paradüsüko gloriaren argia, zointara sartzia gure arimaren espusak hitz eman baiterikü, edireiten bagütü hil orenian iratzarririk eta tortxo piztia eskian, erran nahi da obra honeki.

        G: Zergatik Hautstez emaiten zaikü hauts benedikatia?

        I: Zeren nola gure aitzineko arima hon orok hautsa penitenziaren zeñharetan ekharri baitie bürian edo soñian, Jinkoaren parkamentiaren ardiesteko, Eliza saintak hautsen hartziaz erakatsi nahi derikü, Jinkoaren aitzinian bihotz beheratü bateki, bekhatore girela aithortü behar dügüla, eta ezagütü lürretik elkhirik gütienik uste dükegünian haustüren girela; hartakoz Jinkoareki baketzeko, gure ogenez bethi penitenzia egin dügüla behar.

        G: Zergatik Erramüz benedikatzen, eta eskiala emaiten dira erramiak prozesioniala joaitian?

        I: Hala nola Jerüsalemeko jente honak Jesüs Jaunari, hiri hartara sartzian, aitziniala elkhirik ohorez, oliba ostoez bidiak edertü baitzeritzen, zeñharatzeko herioa eta deebria bere hilze eta pasione saintiaz goithüren zütiala, berhala Elizak nahi dü erramiak debotki eskian, Aita bethierekoa othoi dezagün, arimaz eta korpitzez bere grazian bizi erazi gitzan; gure obrak egin bidian eta karitatian Jesüsen merexiez pitz ditian; eta gure hirur etsaiak deebria, aragia, mündia garhaitürik, haren glorian sar gitian.

 

18. igantian

 

        G: Zergatik aste saintüko astizken, ostegün, ostiraletako ofizioan erhaiten dira khanderak?

        I: Guri zeñharatzeko edo Profeten hilzia, edo Moysaren zeremoniazko legiaren ürhenzia, edo Jüdien ütsüeria Jesüs-Kristen hil erazitiaz.

        G: Zergatik khandera hoietarik gorena piztürik gordatzen da ordian althare xokoan, eta herots bat egiten? Zeñharatzeko, ekhia ülhüntü zela, gure salbazalia hil zenian; lürra ikharatü; elementiek eta natüra güziak dolü hartü, bere kreazalia hilzen ikhusirik.

        I:         G: Neskenegün saintian benedikatzen den xirioak zer erran nahi dü?

        I: Jesüs hiletarik piztürik üdüri eraziten derikü; hartakoz harritik elkiten den sü berritik pizten da, hobitik Jesüs elkhi zen bezala; honen ezkoak haren gizatarzün saintia zeñharatzen dü, zoin elkhi baita Ama Birjinaren sabeletik, ezko xahia erletik bezala; honen garrak zeñharatzen dü haren jinkoatrzüna; hariak haren bi natüralezen algarganatzia: bost inxensü bihiek zeñharatzen dütie Jesüs-Kristen bost zauriak, eta haren ürrin honstatzeko ünkhüntiak.

        G: Zergatik Ebajelioa erraiten deno Bazkoriz Salbatore artio, haren althian pizten da xirioa?

        I: Guri erakhusteko, Jesüs-Krist piztü ondoan, bere apostolier agertü zela, eta fedezko misterioak erakatsi berrogei egünez.

        G: Zergatik xirioa Pentekoste bezperan, Batheyüko benedikatzen den hurian sartzen da?

        I: Guri Espiritü Saintiaren, üdüri baten emaiteko, zoin besta hartan iaitsi baitzen apostolietara süzko mihi elibaten anzo; eta ordian Jinkoa othoitzen dügü, bere Espiritü Saintiaren berthütia hur saintü hetara isur dezan, batheiatüren direner bizitze berri baten emaiteko.

        G: Zergatik hilen ehorztian egiten dira othoitziak, obra honak, eta beste zeremoniak?

        I: Tortxo argi, hurtzen direnek; Inxensü khetan doenak; zeñü danga airian eranzünik galzen direnek, mündüko bizitzia labür, ezdeus, eta ürüpen bat dela erakusten die; baita orano kristiek dien fedia eta esperantxa, bizitze hontan bere berthüten ürrin hon bat emanik, gloriaren argia ikhusiren diela; korpitza hilik ere arima bathi bizi dela, khandera piztia bezala; hur benedikatiaren hiler emaitiak deebriak ohilzen dütü, gure othoitzetan nahaz ezkitzen; ohereskü eta Mezako sakrifizioek arima honak penetarik solthatzen, eta Jinkoa ganatzen dütie.

 

aurrekoa hurrengoa