15. igantian
HAMIRURGARREN KAPITÜLIA
Bazko besta saintietako
G: Egün zoin besta dügü elizan?
I: Besta orotako handiena, zoin deitzen baitügü Bazko, eta zoñek hanbat merexi baitü, non bihar eta etzi orano begiratzen baita, eta bestordüz zortzi egün iraiten beitzian.
G: Elizak zer misterio ohoratzen dü egün saintü haietan?
I: Jesüs-Krist gure Jaunaren hiletarik pitzia.
G: Zer erran nahi dü hiletarik pitziak?
I: Haren arima eta korpitzaren berriz algarganatzia, zoin herioak berhezi baitzütian.
G: Nork ikhusi dü Jesüs-Krist arrapiztürik?
I: Emazte saintiek, bere apostoliek eta bostetan ehün beno haboro hartan sinheste hartü zienek.
G: Nola borogatü zerien bere arrapitzia?
I: Heki jan zian, eta elhestatü zen bere korpitza honki erazi, eta hen eskiak bere zaurietan ezar erazi zeritzen.
G: Allelüya hitz honek zer erran nahi dü, zoin hain ardüra egün saintü hontan erraiten baita, eta ondoko Jinkoaren zerbütxietan?
I: Dio Jinkoaren direla laidorioak, eta hura zen alageranziazko oihü bat Jinkoaren Popüliaren artian.
G: Zergatik beraz hain ardüra arrerraiten da?
I: Boztario zeñharetan.
G: Eta zergatik tenpora hontan Jinkoa züti othoitzen da?
I: Alageranzia ere zeñharetan, eta Jesüs Krist hiletarik, zütitü dela.
G: Zergatik besta haur, eta Bazkoko tenpora güzia hanbat alageranziareki ohoratzen dira?
I: Zeren Jesüs-Krist hontan ageri baita goithürik herioa eta bekhatia.
G: Zergatik herioa?
I: Zeren bizi baita, eta gehiago ezpaitaite hil.
G: Zergatik bekhatia?
I: Zeren garhaitzen baitü herioa zoin bekhatiak jin erazi baitzian.
G: Bazko etzena jüdio popüliaren besta bat?
I: Bai; hura zen besta bat, zointan Jinkoaren popüliaren Ejiptarik elkhitia eta solthüra ohoratzen baitzien.
G: Bazko hura zertyan üdüri da guria?
I: Zeren Jesüs-Kristek arrapiztürik begiratzen baikütü hilze bethierekotik eta Ifernütik.
G: Bazko hitz honek zer erran nahi dü?
I: Dio Igaraitia.
G: Zer zeñharatzen derikü igaraite horrek?
I: Hala nola Jesüs-Krist heriotik biziala igaran baita, berhala bekhatütik graziala igaren behar dügüla.
G: Diozünian, Jesüs-Krist arrapiztürik eztela hilzen gehiago, zer hortik idoki nahi düzü?
I: Eztügüla haboro bekhatürik egin behar.
G: Nola beraz ihork ezagütüren dü Bazko besta hontan egiazki arrapiztü denez Jesüs-Kristeki?
I: Hastio eta üzten badütü ez solamens bekhatiak oro, bena bai orano hetara erortokiak, eta lagün gaistoak.
G: Nola orano?
I: Zelüko gaizer jarraikiten bada, eta ezdeusen edükiten aldepekoak oro, handikeriak, sobera agertü nahiak, plazerak; azkenekoz Jinkoaren gaizetan gozo hartzen badü.
G: Jinkoaren gaizetan gozo hartzia zer da?
I: Debozioniaren, othoitziaren, parropiako zerbütxü saintiaren, predikiaren, eta kateximaren maithatzia.
G: Bazkoren tenpora güzia zer sendimentütan igaran behar dügü?
I: Alageranzia espiritual batetan.
G: Nola?
I: Gozo hartüz bekhatien parkamentian, eta ügürükiten dügüla, Jesüs-Krist bezala arrapiztüren girela.
G: Jesüs-Krist bezala arrapitziak zer erran nahi dü?
I: Haren glorian bizitzia arima eta korpitzian, parte hartzen badügü haren penetan.
|