Bigarren urthiaren lehen igantian
HOGEI ETA BEDERATZÜGARREN KAPITÜLIA
Bederatzü eta hamargarren maniez
G: Bederatzü eta hamargarren maniek zer nahi die?
I: Aragizko obra onhets eztezala ezkonzez baizik besteren honik nahi eztiala, edükiteko gaiztoki.
G: Jinkoaren maniak eztireia hausten egitez, eta erraitez baizik?
I: Hausten ere dira gogoaz, eta nahiaz.
G: Gogo gaistoak oro bekhatü direia?
I: Ez: gure nahiz ezpadira.
G: Zoin bideiskaz ihor erortzen da gogotik bekhatiala?
I: Hirurez: gogo arhinetik edo aholkütik, laketzetik, eta boronthatiaren han ezartetik.
G: Zer da aholkia?
I: Gaitzaren ikhuste arhina edo aipatzia, bekhatiala gure deitzeko.
G: Zer da laketzia?
I: Aipatü zaizün gaizaren, egiteko jiten zaikün nahiküntia.
G: Zer da boronthatiaren gaizan ezartia?
I: Hori da, boronthatiak onhetsirik bere olez hartzen baitü, eta bere nahiz laketzen aipatü edo eskentü zaion gaiza gaistoan.
G: Gogo gaistotan laketzian, zoin bekhatü ihork egiten dütü?
I: Gaizkiak berak egiatan egiten balütü bezalakoak.
G: Kofesatzian aski deia erraitia, gogo gaistoak ükhen dütiala?
I: Ez: orano erran behar da, zonbat eta nolako izan diren gogoak; theyü zirenez, eta noreki; hügünkeria, ieloskeria, mendekü, edo ohoinkeriazko zirenez, eta zonbatetan &c.
G: Nola ihor begira daite gogo gaistoetarik?
I: Orhitüz Jinkoaren aitzinian girela, zoñek ikhusten baitütü gure bihotzen barniak; biziki iratzarririk egon gure sendimentien gañen; onsa begira begiak eta beharriak; ez auher egon, bena zonbait honki egin.
G: Nola goith ditzakegü besteren honaren atzaman nahiaren, eta haren hastio ükheitiaren gogoak?
I: Gure lagünak, gük bezanbat hontarzün dian, alageraki nahiz, Jinkoari hala laket zaiolakoz.
|