www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Katexima labürra
Athanase Belapeire
1696, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Catechima laburra eta Jesus-Christ goure Ginco Jaunaren eçagutcia, salvatu içateco, Athanase Belapeyre (Jean Jouis Davanten edizioa). Euskaltzaindia, 1983.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LEHEN KAPITÜLIA

Haren konzepzioniaz,
zoin baita Abentüko
zortzigarren egünian

 

        G: Egün zer besta dügü?

        I: Andre Dana Mariaren Konzepzione miragarria. const. Sixti 4. cum praeexcelsa. lib. 4. extravag. de reliq. & ven. ss.

        G: Zergatik miragarria deitzen düzü?

        I: Zeren Jinkoak mirakülüz, Joakim eta Anna haren aita eta ama zahar dohatsiereman eta sor erazi baitzerien.

        G: Elizako jakinsiek zer sinheste die andre Dana Mariaren konzepzionen gañen?

        I: Hura xahü izan dela grazia berhezi batez, diot thaka eta bekhatü orijinala gabe.

        G: Zer arrazu die honen hala erraiteko?

        I: Zeren üdüri baitzaie, Jesüs Kristen ohoriak ezin üzten ziala behinere bere ama sainta Deebriaren eskü pian izatera.

        G: Bena hala izan ezpada, üdüri da Jesüs-Krist elizatiala haren salbazale?

        I: Orobat haur haren salbazale lizate.

        G: Nola?

        I: Jente güzien gaitz bardinetik haren begiratüz eta bere graziaz aitzindanik Adamen bekhatiaren khozütik gibeltüz.

        G: Elizak jüjatü dia, andre Dana Mariaren konzepzionia thaka gabe zela?

        I: Ez: aita saintiak erran dü etzela orano gaiza hori xuritü; eta etzela heresia, ez bekhatü mortal, horren ez sinhestia. Const. Sixti 4. gravenimis. ibid. Conc. Trid. ss. 5. Decret. de pec orgi.

        G: Hortan zeri sogin behar da?

        I: Aita saintiaren zühürtze handiari, eta honen orano gogoa emaitiari, zer sinhetsi izan den hortzaz igaran zekürü güzietan.

        G: Zer da beraz segürik gaiza hontan?

        I: Elizak üzten diala bat bedera sinhestera, haren konzepzionia thaka gabe izan dela, eta hon dela horren sinhestia.

        G: Besta hontan zertzaz gehienki orhitzeko dügü?

        I: Gure izate itxusgarriaz, eta Jinkoak mündiari egin derion grazia handiaz, emaitez, Maria, zointarik ükhen baitü bere salbazalia.

 

aurrekoa hurrengoa