BOSTGARREN KAPITÜLIA
Domi Sainthore bestako, Azaroaren aitzineko igantian erraiteko
G: Elizak zergatik manatü dütü saintien bestak?
I: Jinkoaren ohoratzeko bere zerbütxarietan.
G: Nola?
I: Zeren Jinkoak hoiek saintü, baita dohatsü egin baitütü.
G: Elizak beraz zertako bestak ezari dütü dohatsien orhitzarretan?
I: Jinkoari berari ohore emaiteko, zoin hetara hedatzen baita.
G: Dohatsien besten begiratzetik zer hontarzün jiten zaikü?
I: Bi gozo handi.
G: Errazü lehena.
I: Saintiez orhitzian, pizten gira hen egiter jarraikitera.
G: Eta bigarrena?
I: Hen othoitzek ürgazten baikütie.
G: Elizak zergatik manatü dü Domi Sainthore, zoin ohoratüren baitügü daigün egün?
I: Arima dohatsü güzientako Jinkoari eskerren emaiteko.
G: Zergatik orano?
I: Gehiago berthütiala gure hel eraziteko, hanbat egite saintü batetan ezagüt eraziten derizküla; eta azkenekoz gure artekarien emendatzeko.
G: Besta haur nolaz urtheko besta handienetarik bat da?
I: Zeren haur baita, Jinkoak berak dohatsü güzien Zelian bethi begiratzen dian bestaren üdüria.
|